Aritz Soloeta Garmendia

Nahiz eta rolak aldatu

Trantsizio garaitik ustelkeria egonkortu besterik egin ez den Espainiar Estatuan, faxismoa, ideologia kontziente bilakatu da. Faxismoa berez, gizonezkoen nagusitasunean oinarrituta dagoen ideologia ultra nazionalista da. Indartsuenen eskubideen doktrina. Irun edota Hondarribiako herrietan urtero aditzera behartzen gaituzten bezala , gizon eta emakumeen arteko ikuspegi kontserbadorea islatzen duen indarra.

1930. hamarkadako faxismoari hurbilago begiratzen badiogu, herri mugimendu bat izateaz gain, kapital handiaren garaiko demokrazia gaztea itotzeko sortutako indarra izan zela ondorioztatuko dugu. Italia edota Alemania bezalako herrialdeetan gorpuztu zenean, adibidez, hau, bi taldeen arteko konposizio bat zen. Batetik, gogaituta zeuden langile, burges eta enpresa txikien jabeez osatutakoa, bestetik, kapitala ,industria potoloen jabeez, hain zuzen. Bestalde, gizarte-maila zehatz bati zuzendu arren, aldi oro beste bat ordezkatzen zuen. Berezitasun hau, burges txikien hizkuntza erabili eta herritar xumeak ordezkatzen dituela adierazi eta enpresarien alde egiten zuen mugimenduarena, beraz, egoera horretan sortu zen.

Faxismoak egun, itxuraz behintzat, 30.hamarkadako osaketaren erdia falta du. Izan ere, kapitalak, industria potoloen jabeek, ez baitute sozialismoaren ahuldadearen ondorioz talde adimengabeen laguntzarik behar. Hala ere, garaiko faxismoa gorpuztu zuten bi talde horiek elkartzen baditugu, hauek, oraindik ere elkarren ondoan bidaitzen dutela ohartuko gara. Horrela bada, batak lan merkatuan A, B eta D taldeak eratzen dituen bitartean, besteak baldintzak gogortuz ezberdintasunak instituzionalizatzen ditu. Batak soldatak jaizten dituen bitartean, bestea soldata txikienak jasotzen dituzten horiekin oldartzen da. Batak esplotatzen duen bitartean, besteak esplotatuak baztertzen ditu. Eta dinamika bera jarraituz, nahiz eta kasu honetan rolak aldatu dituzten, batak adierazpen isilak egiten dituen bitartean, besteak, duela gutxi Pello Gibelalde ADEGIko lehendakariak egin bezala, ozen.

Bilatu