Adrián García Martínez | Kukuxumusuko langile guztien izenean

Ni ere Kukuxumusu naiz

Egun hauek arraroak izan dira bulegoan. Lan egiten dugun enpresa, jende askoren ahoan egon da, ia komunikabide guztietan agertu da, sare sozialek hartaz hitz egin dute, mundu guztiak Kukuxumusun pasatu dena entzun du jada... Gu guztiok, Kukuxumusuko langileetako bakoitzak, penarekin, minarekin eta kezkarekin bizi izan dugun marmar burrunbatsua.

Guri ez digu inork galdetu, inork ez gaitu eraman irratiko saio batera gure iritzia emateko, inork ez gaitu gonbidatu telebista plato batera, inork, gure familiak eta lagunak ez ezik, ez du ikusi nola bizi izan dugun pasarte hau guztia. Eta horrek mintzen gaitu, gu Kukuxumusu garelako ere. Gu ere eraiki dugu marka hau. Gu ere marraztu dugu, diseinatu dugu, idatzi dugu, asmatu dugu, sortu dugu eta gurea eman dugu. Eta horrela bada eta, gutaz inoiz entzun ez duen eta gure erantzukizunak, merituak eta Kukuxumusu proiekturako ekarpenak zeintzuk izan diren jakiteaz arduratu ez den jendeak, jada hiltzat ematen gaitu.

Batzuk ia bi hamarkada daramatzagu hemen; beste batzuk etorri berriak gara; beste batzuk – lankideak ere betirako izango direlako – duela hiru urte, bidean geratu ziren, kaleratuak izan zirelako; baina onean eta txarrean, guztiok – gaudenak, egon zirenak eta orain doazenak- kukuxumusu gaur egun dena eraikitzen lagundu dugu. Ez delako bakarrik sortzen den ez proiektu, ez marrazkirik. Ezta bakar batekin ere.

Gu Kukuxumusu gara ere eta izaten jarraituko dugu. Gure dendetako lankide batek inork baino hobeto adierazi zuen bere Facebookeko profil pertsonalean, duela egun batzuk: “Ez naiz ospetsua, ez mediatikoa (...) baina nire ahalegin guztia jartzen jarraitzen dut enpresa honetan gauzak ondo egiteko. Banaiz, egun oso txarretan ere, gure denda ofizialetako batean sartzen zaretenean, irribarre egiten dizuena. Saiatzen naiz, nire lankide saltzaile guztiak bezala, umiltasunez, errespetuz eta maitasunez zuetaz arduratzeaz Kukuxumusu bezero bat izatea erabakitzen duzuenean”. Ezin hobeto laburtzen du gure sentitzea.

Azken urteetan bizi izandakoaren ondoren, egonkortasun-minimo batera heltzeko zoria izan dugu. Baina egun hauetan lapurtu digute, eta berreskuratu nahi dugu. Ehunka proiektu ditugu martxan, ideia pila eta marka honetan lan egiteko gogo ikaragarriak, beren bizitza pixka bat alaiago egiteagatik, maite gaituzten eta jarraitzen gaituzten ehunka mila pertsonena den marka honetan lan egiten jarraitzeko. Eta hori, gure eguneroko lanari zentzua ematen dion hori, oso gutxitan da notizia.

Gure lankideak esan zuen bezala, irribarre egiten jarraituko dugu eta gure ahalegin guztia jartzen gauzak ondo egiteko. Ez dugu guda gehiago nahi, soilik lan egin nahi dugu. Eta hori egiten jarraituko dugu.

Testu hau sinatzen dute:
Adrián García Martínez
Amaya García Medina
Carlos Almagro Bacaicoa
Cesar Donazar Garcia
César Garralda Salvatierra
María Jesús Patrón Castilla
Elena Glaría Lecuona
Idoia de Miguel Fernández
Idoia Galar Senar
Igor Berriozabal Arana
Itxaso Recondo Berekoetxea
Javier Aguas Gurpegui
Luis Pérez Negro
Maitane Iralde Armendáriz
Maite Gabilondo Areta
Manuel Corera Rada
Marta Coronado Hernández
Miquel Pérez Otaño
Ignacio Castillo López
Nora Urbina Antia
Olga Gaztambide Atxutegi
Pedro Balboa Montávez
Reyes Massa Larrea
Rubén Bados Arrizurieta
Sara González Pinzon
Ainhoa Beguiristain Urdangarin
Idurre Baigorrotegui Velasco
Leire Rubio Olcoz
Maitane Ducay Dendarieta
Zuriñe Martín de León

Bilatu