Bego Azkarate

Oreretako Begoña Leteri

Ai nire tokaia maitia. Zenbat momento ditut zurekin konpartituak. Onak, politak, tristeak eta zorigaiztoak. Zuk beti baikor eta alai eraman dituzunak. Ikusten zenuenean etxerat-eko bileretan momentu kritikoa bat, haserrea, kezka edo, zure izaerakin hitz egiten zenuen “sin pelos en la lengua” esaten den bezala. Baina beti momentu onak edo txarrak eztabaidan bukatzen zirenean, buelta ematen zenion asuntoari eta baikor eta aurrera begiratu behar genuela esaten bukatzen zen bilera.

Bizitzaren legea den heinean zuri tokatu zaizu momentua eta zure bizitzaren pasadizoa dohainik ez dela izan ere esan behar dizut.

Zorigaizto asko pasa dituzu: txikitatik etxetik ihes egin beharra, atxiloketak eta torturak alabarekin batera, senide izatea (iheslari edota preso edukitzea)…

Azkenean gaixotasunak eraman zaitu.

Bakarrik esan behar dizut nire bizitzan ez zarela besterik gabe pasa; asko miretsi zaitudala eta sekula ez zaitudala ahaztuko.

Bego tokaia, Muxu haundi bat

Bilatu