Patxi eta Rosa Lejardi Galarraga

Osakidetzan pertsonak ditugu

Zenbat aldiz ez ote dugun entzun Oskidetzarekin arazo hau eta bestea izan dugula, operazioak direla eta hainbeste denbora itxaron beharra etab.? Herenegun hil zitzaigun aita, azken zapi urteren ondoren Mendaroko ospitalera buelta pila bat egin eta gero. Gaixoak denetik izan baitu.
Gaur, ostera, penatuta eta minduta egon arren, bihotzez eskerrak eman nahi dizkiogu luzaroan, maitasun handiz, bere ondoan izan ditugun Joxe Agustin Unzueta, Miren Bilbao eta Mendaroko hainbat mediku, erizain, laguntzaile, garbitzaile eta bertako personal guztiari. Horiek dira, benetako profesionalak izateaz aparte, lagun, adiskide izan ditugunak. Soldataz haratago mimoz eta arreta handiz tratatu izan gaituztenak. Ikustekoa izan da zelako pazientzia eta maitasuna agertu duten momentuoro.
Bestalde, Eibarko nagusien egoitzan dugu oraindik ama, orain senarra galdu duena,  baina bertako Luken medikua, Mertxe eta beste erizain eta langile guztien babesean jarrraitzen duena. Beraien laguntzarik gabe ezin izango genuke aurrera egin. Gure amaren familia berria bihurtu dira, gure ama kontsolatzen eta bizipoza ahal den neurrian ematen saiatzen ari direnak.
Horregatik, bada, gure esker onik handiena eman nahi dizkiegu eta betirako eskertuta geratzen garela esan.
Denontzat besarkadarik beroena.

Bilatu