Oscar Gaztelu

Osasuna, irakaskuntza publikoa eta Bizkaibus

Osasuna eta irakaskuntza publikoa dira gizarte honek duen ardatzak bizi kalitatea bermatzeko. Aste honetan Bizkaibusek, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik, bere autobus ibilbideetan hainbat aldaketa egin ditu. Inongo informazio ofizial barik, Larrabetzuko Txorierriko ikastetxe publikora doazen ikasleak bueltatzeko autobus barik geratu dira.

Horrez gain, Larrabetzuko herritarren Usansolo ospitalera autobusa izatearen eskariari ezetza eman zaio. Ospitaletik 6 kilometrora egon arren, Larrabetzuko biztanleriak ez du inolako garraiobide zuzenik bertara joateko. Autoa albo batera utzi eta garraio publikoa erabiltzearen alde denok ados omen gaude, baina horretarako aukerak eman behar dira, are gehiago hezkuntza eta osasunaren beharrizanak betetzeko orduan. Bizkaibusen Foru Aldundiak egindako aldaketak hezkuntza publikoko zerbitzua kaltetu eta ospitaleko eskariari entzungor egin dizkio. Txarretik okerrera.

Bilatu