Patxi Aznar Bellido

Plan berriak usain txarra botatzen du

Asenjo jaunak zenbait komunikabidetan argitaratuaren arabera, errauskailuaren obra eteteak 45 milioi euro kostatu du, baina azaltzen ez diguna zera da; zergatik 2011n EAJ-PNVk Diputazioko gobernutik ateratzear zegoenean bankuekin dena lotuta utzi zuen? Hala eta guztiz ere, egindako kalkuluen arabera, bankuei ordainketa guztiak eginda ere, merkeagoa ateratzen da errauskailua egiten ez bada (errauskailua egiteak balio du 500 milioi euro eta ez egiteak 250 milioi euro).

Beste paragrafo batean Asenjok dio: gai honetan egoera kritikoa da, lapatxeko zabortegia betetzear dago eta azkeneko urteetan ez baita egiturarik eraiki. Kritika onartuz, pare bat gauza; lehenengoa, Epeleko Konpost planta irekitzear dago, eta bigarrena, behin aipatuta egoera kritikoarena gustatuko litzaidake galdetzea, bai PNVri, bai PSEri, gobernatu dituzten herrietan zergatik zabor bereizte tasak dira hain baxuak? Adibidez, honako herrietan eta mankomunitateetan: Elgoibarren, Hondarribian, Irunen, Lasarten, Aian, eta Debabarrena eta Txingudiko Mankomunitateetan.

Geroago Asenjok dioenez, Europako araudiari jarraipena emanez 2020rako birziklagarria dena eta biodegradagarria dena ez da erreko. Baieztapen hori oso kezkagarria da auzi honetan birziklatzearen alde mugimendu eskasa ikusten den bitartean, adibidez, Pasaiko alkate berri Izaskun Gomezek esandakoaren arabera, laster bosgarren edukiontzia inposatuko du, baina, ez du argitzen zer neurri zuzentzaileak prestatuta ditu jarritako helburuak, hots, 2016rako bereizte tasa %60koa izatea, betetzen ez badira.

Argi dago ez dutela martxan jarri nahi birziklatzeko neurri eraginkorrik. Horrela 2020an dena nahastuta joango denean, Zabalgarbira eramaten duten moduan, esango digute birziklatzea ezinezkoa, dena nahastuta baitago.

Bilatu