Juan Luis Mugertza Unanue - Idazlea

Polikiago

Nire amak arrazoia zuen, txikitan, esan ohi zidanean: «Sosiuz (polikiago) jan, txarra dok eta». Nik beti pentsatu izan dut gure amak politikaz ezer gutxi zekiela, baina oker nengoen. Dirudienez, ondo murtxikatzeak garrantzi handia du politikan, eta guk azkarregi egin nahi dugu dena, antza, eta horrek kalte handia egin digu. Hala ere, ni, oraindik, zalantzatan nago azkarregia jatea den, menua, jatetxez aldatzeko joera, edota… bazkalkideak ez ote diren. Halarik ere, ni berriro saiatuko naiz, umetan bezala, polikiago jaten oka ez egiteko, baina ez dakit berandu ez ote den izango ohiturak aldatzeko.

Bilatu