Patxi Aznar Bellido

Politika eta justizia

 Ana Torres epailearentzat Ugartekoa inputatzea ez dauka zentzurik, nahiz eta grabaketan agertzen den bezala, istilua baretuta zegoenean material guztia erabiliz sartzeko agindua eman. Akzio horren ondorio bezala Iñigo Cabacas larriki zaurituta geratu zen eta pixka bat beranduago hil egin zen.

Zoritxarrez, epaileak Ugartekori inputatu beharrean, beste ertzain bati inputatu dio kasualitatez operazioarekin ados ez zegoenari.

Nire ustez, epailearen erabakiak ez dauka zentzurik mundu guztiak baitakie edozein gorputzetako eskalan (Osakidetzan, Administrazioan, Hezkuntzan etabarrean) behean daudenek goitik datozen aginteak bete behar dituztela, bestela kalera zoaz. Nire ustez, Ana torresek egindako inputazioa denbora gutxitan aldatu ezean, botere politikoak justiziarengan duen eragina agerian geratuko litzateke, herritarrok justiziarengan dugun konfiantza eskasa ahultzen. Azkenean kontuak horrela jarraituz gero, herritarrok kasu honetan Iñigo Cabacasen senideek, lagunek, eta gertukook administraziotik pairatzen ari garen kaltea izugarria denez, gauzak ondo egin arte justizia eskatzen jarraituko dugu.

Bilatu