Juan Luis Mugertza Unanue

Poteoa eta metroa

Larunbataz geroztik, armagabetzearen inguruan listu handia zabaldu dugu, nork bere tamainan. Baina batzuek, egarriak jota egon bitartean, beste batzuk ozpinduta daudela dirudite. Izan ere, igandeko alean "Deia"-k erabilitako tonu ironikoak baketzearen alde egindako ekitaldiaz itxura hori eman ohi zuen. Abiatzear dagoen, baina bukaera duina irudikatzeko Lapurdiko hiriburuko lehorreratzean (kazetariaren hitza) parte hartutakook egarrituta heldu ginen Baiona Ttikiko karriketara, antza, eta Paul Bert plazan bakearen artisauek esandakoa entzun aurretik, poteoa egiteko erabili genuen, nonbait. Bitartean, bestelako artisauak, diskurtso ofizialetik at deseroso daudenak, Bilboko metroan gora eta behera ibili ziren, baina ez poteoa egiten. Hauek, badaezpada, ez dute sabela bete gabe edaten, hauek pintxo poteoa egin zuten.  

Bilatu