(Pro)Sexua zabaldu
Juan Luis Mugertza Unanue
2017/03/14

Lehen, aitzakiak ahotan, ezinezkoa genuen gauzatzea. Orain, ordukoa buruan, ezin burutu ganoraz. Bai, badakigu beti ahotan, beti buruan dugula (pro)sexu hitza, baina zer egingo dugu euskaldunok (batzuok) horren beharra badugu! Horrelako gabeziak egunerokoetan pairatzen baditugu! Gure ustez, ordua da larrua berotan jotzeko, herri honen beharra asetzeko, jakinda, gurean ere, beste leku askotan bezala oso bestelako gutiziak daudela, eta oso zaila izango dela batzuen orain arteko gustuak aldatzea, orain arteko postura alde batera uztea. Izan ere, oraintsu Euskadin egindako galdeketa baten inguruan gizarteak begi onez ikusten omen du bikote fidelak ehun egun pasatxo hauetan izaniko hartu emana. Jendeak ez omen du jarreraz aldatzeko behar handirik, antza. Ohituta daude betikoekin egiten, antza, eta eroso, gainera. Izan ere, euskaldun askok bikote aldaketari beldurra dio, mesfidantza. Baina, arren, etorkizuneko belaunaldiengatik bakarrik bada ere, saia gaitezen (pro)sexua zabaltzen: gure beharrek eskertuko digute, eta zoriontsuagoak izango gara elkarrekin bizi izaten herri libre batean. Orain gustuko harremanak hautatu, eta hori Gure Esku dago.

Artikuluak
Lolita Chávez, Juan Hernández, María Viadero y Jesus González
2017/12/13
Marta Abiega Ayus
2017/12/13
Nicolás Xamardo
2017/12/13
Gutunak
Dalia Rosagarai Arizala
2017/12/13
Javier Orcajada del Castillo
2017/12/13
Iñigo Varona Gojeaskoetxea
2017/12/12
Javier Orcajada del Castillo
2017/12/12