Naiara Corcuera Landaluze | Naturtzaindiaren izenean

Sasiarkazia

Iñaki Errekondok egunkari honetara oran gutxi bidalitako gutunean akaziaren laudoria egiten zuen, bere egurraren hainbat ezaugarri goraipatuz. Arkaziaren egurrak dituen balioak bistakoak dira eta ez ditugu guk zalantzan jarriko. Baina, bai Iñakiri edo beste edozein irakurleari, egiaren beste erdia ere jakitea komeni zaielakoan gaude.

Hasteko eta denok uler gaitezen, akazia edo sasiarkazia bezala ezagutzen dugun zuhaitzaren izen zientifikoa Robinia pseudoacacia da eta ez Acacia sp., neguan ponpoi hori apaingarriaz betetzen den mimosa ezaguna bezalako zuhaitzak dira hauek. Ba aipatutako Robinia hori Europako 100 espezie inbaditzaile kaltegarrienentzat egindako zerrendan partaide da eta espainiar estatuko 20 kaltegarrienen artean ere bere lekua du. Eta Eusko Jaurlaritzak azaltzen digu kaltegarri egiten dion ezaugarria: sasiarkazia espezie eraldatzailea da, ekosistemen (esate baterako, gure basoen) egitura eta funtzionamendua degradatzen ditu, aldaketa zabalak eta bortitzak eraginez.

Ez da harritzekoa, beraz, gure instituzioek ondare naturala larriki kaltetzen duen espezie inbaditzaile bat ez sustatzea eta min gehien egiten duen lekuetatik (Leitzaran bezalako espazio babestuetatik) ateratzen saiatzea. Egur ona izatea gauza ederra da, baina zer prezio ordaindu behar den jakin beharko dugu, aholkuak eman nahi baditugu behintzat.

Bilatu