Josu Barandika Zubiaga

Sustraiak egindako pertsona

Sustraiak jan, sustraietatik bizi eta hasi, duintasun eta maitasunean errotutako sustraietan, meatzetako, familiako, langile eta herritarren sustraietan errotutako Periko. Nik horrela ikusten zintudan, zu baino gazteago izan da, Derioko okupaziotik herrietara,ixilean, ateratzen ginenean okupazioaren arrazoiak herriratzeko. Honelako sustraiek ematen duten bitaminak eraginda, bizkorturik, indartuta, borrokarako beti prest, dena ematen, eta irribarrez, beti ere. Horrela ikusten zaitut orain ere, geure herriko berri hau jaso dugunean. Ni abadegaia nintzen orduan eta Bermioko Talara etorri zinen Meatzetako gazte kuadrila handi batekin. Beti gogoratzen izan zendun orduan jasotako herritarren harrera ona. Zure energiak, borrokak, esker onak transformatu egiten direlakoan, ziur nago jarraituko dugula zurekin batera aldarrikatzen Kutxabank, Euskaltel, lapurrak! Kuneteroak, oligarkia, kanpora! Bermioko Talako akanpadan abiatuko dugu hurrengo asaltoa. Musu handi bat.

Bilatu