Jaione Quintana

Zera bezain sinple

Duela zazpi urte, nire lagunak gure herritik ospa egin zuen, Espainian zain zituen epaiketetara bere borondatez aurkezteko inongo asmorik ez baitzuen.

Iaz, Erakundeko beste hiru kiderekin batera, Parisen epaituko zuten ostegun hartan, gendarmeek bertaratzeari uko, espetxean planto eta kutun duen futbolean aritu ahal izan zen nire laguna, kirol-eguna baitzuten moduloan.

Urriaren 1ean, berriro ere osteguna, berriro ere kirol-eguna eta berriro ere epaiketa (helegitearena); asteartean eskola edo asteazkenean siesta hobetsiko zituen bezala, futbolean jolastea hobetsi zuen natural eta sinpleki. Bere denboraren jabe, epaileen nahietarako tarterik ez, euren gogoetek, ebazpenek edo dena delakoek eragin diezaioten uztea absurdoa baitzaio nire lagunari. Oraingoan, ordea, indarrez eramatea eta euren zirkuan parte hartzea lortu zuten, nire lagunak planto egin eta ziegako atea trangatu arren.

Honen guztiaren ondorioak askotarikoak izanda ere, zerizan berdin-berdinatik hain da ezberdina.

Bilatu