Patxi Aznar Bellido

Zergatik galdeketarik ez?

Arestian Astigarragako udal plenoan hondakinen gaiaz esandakoa interesgarria iruditu baitzitzaidan hurrengo gogoetak:

Larunbateko plenoa baino astebete lehenago udalak antolatutako gai honi buruzko mahai inguru batean pertsona batek herrialde garatuenetan, besteak beste: Austrian, Alemanian edo Flandrian errauskailuak zeudela esan zuen, publikoaren artean zegoen beste pertsona batek aurrenekoari galdetu zion, ea zekizkien aipatutatako herrialdeetako hondakinen birziklatzearen tasak? Kontua da, aipatutako herrialde horietatako birziklatzearen tasak oso altuak direla, zehazki Flandriarena %80ra hurbiltzen da eta gainontzekoenak %70 inguru . Gipuzkoako gaurko birziklatze tasa, berriz, askoz apalagoa izateagatik (%44inguru) errauskailu bat martxan jartzea egundoko astakeria izango litzateke, batez ere, honengatik: eskasak diren lehengaien erretzeagatik, ingurumenera CO2ko isurketak egiteagatik, eta denen dirua xahutzeagatik, ezin ez baita ahaztu errauskailuaren prezioa 500milioi eurokoa dela.

Kasualitatez joan den larunbateko Astigarragako plenoan aurkeztu ziren proposamenen artean honako bi hauek zeuden: errauskailuaren egitearen kontrako mozioa eta herriari errauskailuaz galdeketa egiteko mozioa. Zoritxarrez EAJ-kPnvk eta PSE-PSOEk bi mozio horien aurka bozkatu zutenez, ez ziren aurrera atera. Ondo pentsatuta bi alderdi horiek bi mozioei emandako kontrako botoa oso logikoa da aipatutako baldintzetan edozein herritarreri galdetuko balitzaio errauskailuaren eraikitzeaz ezetz borobila emango bailuke.

Bilatu