Beñi Agirre | Euskara irakaslea

Zergatik Marseillesa?

Agintari frantziarrek diotenez Europa gerran dago. Hedabideek ere hori diote. Parisen gertatutako atentatuek ikara sortu dute eta Europa osoan (eta munduan) solidaritatea adierazteko Marseillesa kantatzen dute plaza-bilkuretan. Zergatik Marseillesa eta ez Europako ereserkia, Beethovenen 9. sinfoniaren moldaketa?

Agintari frantziarrek abilezi handia dute tragedia garaietan nazionalismo frantziar jakobinoa goresteko. Honetan, Parisen ez ezik, mundu osoan goresten dute himnoa eta hiru koloreak. Espainiako agintariek ere ohartarazi dute antzeko zerbait gerta dakiekeela. Ez dadila gertatu, ez hemen ez han ezta Sirian ere. Baina gertatzen bada? Zer kantatuko dugu? Txunda-txunda eta Marcha granadera? Europakoa? Agur jaunak eta andreak? Isiltasuna hobe.

Bilatu