sutagar-maitasunari-pasioa
‘Bazoaz’, Su ta gar. Lan berriaren aurrerapena

‘Maitasunari pasioa’ izenburupean argitaratuko du Su ta gar taldeak bere 11. lana. 10 kanta berri dakartza disko berriak eta bere ibilbidean «disko bereziena» dela diote. ‘Bazoaz’ da lan berriko aurkezpen kanta. 

Diskoa erosteko lehen aukera datorren asteburuan, urriaren 22an eta 23an, izango da GARArekin primizioan kioskoetan 10,95 €-ren truke.

Disko berria kaleratzearekin bat antzokietako bira ere iragarri du taldeak. «Kontzertu dinamikoak» izango direla aurreratu du Eibarko taldeak eta «sentiberatasunak eta indarrak bat» egingo dutela. Disko berriko kantak «xamurragoak, goxoagoak, lasaiagoak...» direla dio Su ta gar-ek.

2016 URR. 14
Loading...