BilbokoKonpartsak
«Bilakaera izan dute konpartsek, baina esentzia mantendu egin da»

Info7 irratian izan da Itziar Villafañez Bilboko Konpartsetako bozeramailea; ez du zalantzarik: «munduko hoberenak dira Bilboko jaiak». Marijaiaren eskutik bilbotar eta bisitaren gozamenerako zoramenezko 9 egunei hasiera eman zioten larunbatean. Indartsu eta gogotsu daude konpartsak. Egunez zein gauez ekintza askotaz goza daiteke Bizkaiko hiriburuan. «Kaleak hartzeko ordua da, dantzatzeko, barre egiteko, jateko, jolasteko, elkarbanatzeko, maitatzeko… eta, azken finean, parte hartzeko, Aste Nagusiaren gakoa dena» azpimarratu du Villafañezek.

 
2014 ABU. 19
Loading...