Loreak filmeko lan taldea joan den urtean Zinemaldian aurkeztu zutenean
Jon Garaño: «Historikoa da eta aukera ezin da galdu»

Info7 irratian izan dira goizean ‘Loreak’ filmeko zuzendarietako bat, Jon Garaño, eta Itziar Ituño aktorea. «Loteria erostea bezala da, uste duzu ez zaizula tokatuko, baina badaezpada ere, erosi egiten duzu» adierazi du Garañok. Eta bai, tokatu egin da. ‘Loreak’ filma Oscar sarietarako lasterketan azken txanpan sartu da, dozenaka filmeren artean lehiatu beharko du orain, AEBetan dute lana, promozio aldetik bereziki. Hainbat komunikazio agentzien proposamenak jaso dituztela iragarri dute.

2015 IRA. 30
Loading...