Lore Erriondo (EH Bildu): «Alardearen afera konpontzea, elkarbizitza hobetzea da»
2015/09/07
Loading player...
Fku_ac_0008465

Hondarribian beste urte batez bi Alarde izango dira, emakumeek eta gizonek berdintasunez parte hartzen dutena bat, emakumeak kantinera gisa soilik parte hartu ahal dutena bestea. Lore Erriondo EH Bilduren Hondarribiko zinegotzia da eta jai handiaren bezperan Info7 irratian Udalari eskatu dio, beste behin ere, konponbidearen lidergoa har dezala. Gipuzkoako Foru Aldundian agintari berriak daude eta EAJ-PSEk ez diote harrerarik egingo alarde parekideari, atzera pausoa dela salatu du Erriondok.