20150220_urdaibai
‘Ur tanta bakoitza Urdaibairen bihotza’

Busturialdeko Ur Partzuergotik lantzen ari den sentsibilizazio kanpainari soinu banda jarri diote eskualdeko hainbat musikarik. ‘Ur tanta bakoitza Urdaibairen bihotza’ lelopean ari dira garatzen ekimena, Urdaibaiko Biosfera Erreserbak 30 urte bete dituenean. Beñat Sernak (Ken Zazpi) egin du abestia eta Onintza Enbeitarekin batera osatu ditu hitzak. Eñaut Elorrieta (Ken Zazpi), Iñigo Egiguren (The Uski's) eta Naroa Gaintzarenak (22 m2) dira ahotsak.

Sentsibilizazio kanpaina honen baitan jardunaldiak antolatu dituzte astebururako ‘XXI. mendeko urre urdina: URA. Zein da bere benetako balioa? eta prezioa?’ leloepan. Bermeoan abiatuko da ostiral iluntzean eta Gernikan izango dira ekimen nagusiak larunbatean. (Hemen egitaraua osorik)

2015 OTS. 20
Loading...