Hodei Egiluzen aita, eskuinean, Anberesera abiatu aurretik (Marisol RAMIREZ / ARGAZKI PRESS)
‘Zerura Begira’ - Hodei Egiluz

Hainbat musikarik ‘Zerura begira’ izeneko abestia grabatu dute elkarlanean Hodei Egiluzen desagerpena argitzeko lana sustengatu asmoz. Bilboko ‘El Tigre’ estudioan grabatu zuten Jon (We Are Standard), Txomin (The Fake Band), Cris (Belako), Josu (Hertzainak), Ager (Audience), Oier Artola, Miguel Moyano eta Gari musikariek. Grabaketa islatuko duen bideoklipa izango dela iragarri dute. Ostegunean, ekainaren 19an, Galdakaoko kiroldegian ospatuko den ekitaldian hainbat artista, idazle eta bertsolari izango dira.

2014 EKA. 17
Loading...