250 km, soinean dena eramanez... eta desertuan
2017/11/30

Marathon de Sables ezagunak Saharako esperientzia Perura eraman du eta egun hauetan ari da ospatzen bertan. 250 kilometro dira, soinean eraman behar dute parte hartzaileek behar duten dena, antolakuntzak ura eta lotarako denda jartzen dizkie. Astelehena bitarte Jean-Philippe Ksiazek (AFP) argakzilariak irudi hauetan dakartzan Icako desertuko harea eta harria besterik ez dituzte ikusiko.