Ekaitza Donibane Garazin, 2015eko abuztuaren 31
Haize ukaldi batek intxaurrondo bat bota eta inguruko etxebizitzetan kalte materialak eragin ditu Donibane Garazin. © Stéphanie Mariacca
Alerta liranja

Alerta liranja emana zuten agorrilaren azken egunerako. Arratsaldean hasi zen aroa gaizkontzen, eurite eta ortzantza azkarrek zerua ilunduz. Su hiltzaileek jakinarazi dutenez, Ipar Euskal Herrian desmasia gehienak Donibane-Garazi herri inguruan izan dira. 30 aldiz beren laguntza eman behar izan dute batez ere uholde tipien lehortzeko eta biderat eroritako zuhaitzen kentzeko. Etxebizitza, arto landa, et mahasti landak izan dira gehien hunkituak. Arratseko 9etarako operazioak bukatu zituzten. Ez dute zauritu edota istripu larririk nabarmendu Ipar Euskal Herrian.

2015 IRA. 01