Ia bi hamarkadako bidea egin ondoren, hasierako helburu nagusiak beteta eta etorkizunari begira EH Bildu aukera sendoa dela iritzita, bere burua desegingo du Aralarrek. Larunbatean Iruñean deitu den Kongresuak itxiko du ibilbidea, duela aste batzuk aurreratu zen bezala. Hamazazpi urtetan zehar GARAk argitaratutako irudi esanguratsuz osaturiko erreportaje honek laburbiltzen du Aralarren ekarpena eta bilakaera. Aldagai ugaritan, begi bistan da Euskal Herriko agertoki politiko orokorrak izandako eraldaketarekin nahasten dela alderdiaren historia bera, Aralar batetik horren eragile eta bestetik eragindua izan delarik. Gatazka armatuak baldintzaturiko blokeo itxia zegoen garaian sortu zen indar politikoa eta oso bestelako egoeran esango du agur alderdi gisa.