La première visite officielle du nouveau maire d'Iruñea a été marqué par un accueil chaleureux. © Bob Edme
Harrera beroa egin diote herritar zonbaitek auzapez berriari, Baionan. © Bob Edme
Baionako eta Iruñeko auzapezek eta Colette Capdevielle diputatuak San Andresetik herriko etxera desfilatu dute, banden doinuen erritmoan. © Bob EDME
Baionako eta Iruñeko auzapezek eta Colette Capdevielle diputatuak San Andresetik herriko etxera desfilatu dute, banden doinuen erritmoan. © Bob EDME
Baiona peñaren gibeletik heldu dira erakundeen ordezkariak, San Andres plazatik atera ondoan. © Bob EDME
Baiona peñaren gibeletik heldu dira erakundeen ordezkariak, San Andres plazatik atera ondoan. © Bob EDME
Jean-René Etchegarayk, Baionako auzapezak, Iruñeatik etorritako hautetsiei ongi etorria egin die. Hor ziren EH Bildu, Geroa Bai, UPN eta PSNko ordezkariak. © Bob EDME
Jean-René Etchegarayk, Baionako auzapezak, Iruñetik etorritako hautetsiei ongi etorria egin die. Hor ziren EH Bildu, Geroa Bai, UPN eta PSNko ordezkariak. © Bob EDME
La peña Zahakin a réservé un ongi etorri particulier au maire d'Iruñea. © Bob EDME
Zahakin peñan aurreskua eta gosaria eskaini diote Iruñeko auzapezari. © Bob EDME
La peña Zahakin a réservé un ongi etorri particulier au maire d'Iruñea. © Bob EDME
Zahakin peñan aurreskua eta gosaria eskaini diote Iruñeko auzapezari. © Bob EDME
Baiona eta Iruñearen arteko eguna berezia izan da aurten

Auzapez gisa, Joseba Asiron lehen aldikotz izan da Baionako bestetan. Goizean goiz hasi da besta harentzat. Hala, txarangen mezaren denboran, goizeko 10.30ean, Zahakin peñan ongi etorria egin diote Baiona 2014 tokiko talde abertzaleko ordezkariek. Ondotik, Txarangen desfilean parte hartu du tokiko erakundeetako ordezkariekin, Jean-René Etchegaray zuela gidari. Eguerdian, Baionako auzapezak bazkaltzera gomitatu du.

Bi arduradun politikoak ados ziren hirien arteko harremanak garatu behar zirela errateko, bai festen denboran baita urte osoan zehar ere. Sustut, kultur loturen bidez. Harresien inguruko Fortius proiektuaren bigarren atala horretarako aitzakia izanen dela nabarmendu dute.

2015 ABU. 02