Bilboren eraldaketaren argazkiak Abandoibarran
2017/07/03

Guggenheim Bilbao Museoak tamaina handiko argazki panelez osatutako sail bat aurkeztuko du astelehen goizean. Argazki horietan XIX. mende bukaeratik gaur egun arte Bilboko paisaiak itsasadarraren inguruan izan dituen aldaketarik garrantzitsuenak agertzen dira. Argazkiak Abandoibarra pasealekuan egongo dira ikusgai, Guggenheim-en bi aldeetan, eta museoaren 20. urteurrenaren ospakizunen harira antolaturiko ekimena da.