Eguraldi gaitza Euskal Herrian
Asteburuan elurraren maila 300 metratara apalduko dela iragarri dute eguraldi zerbitzuek. Nafarroako bide batzuk jada xurituak dira. Gainerateko herrietan, ura izan da kezka nagusia toki batzuetan, hala nola, Donapaleun. Alerta laranja otsailaren 1a arte atxikia da Ipar Euskal Herrian. Hego Euskal Herrian, berriz, kendua izan da.
2015 URT. 31