Euskararen aldeko irriak ikusi dira Lapurdin gaindi
2017/04/02

Luhusotik sartu eta Urruñaraino joan da Korrika igande arratsaldean, tartean, Uztaritze, Hiriburu, Baiona, Angelu, Biarritz, eta Donibane Lohizune zeharkatu du. Euri eta eguzki izpien artean euskararen aldeko oihuak eta irriak ikusi dira Lapurdin gaindi. Astelehen goizean goiz, Korrikak Hazparnen kokatu du iparra eta Amikuzen ekialdea.