Korrikaren lehen kilometroak Otxandion
2017/03/30

Korrikaren 20. edizioa abiatu da Otxandiotik martxoaren 30ean. Euskal Herrian gaindi ibili ondoren, Iruñera ailegatuko da aipirilaren 9an. Lehenengo kilometroetan, besteak beste, Euskal Herriko hiriburuetako ordezkariek lasterka egin dute. Horien artean, Jean-René Etchegaray Baionako auzapeza presente zegoen.