Naturaren gordintasuna segundo batean harrapatuta
Londreseko Naturaren Historiaren Museoak ‘Wildlife Photographer of the Year’ lehiaketa antolatzen du urtero, alegia, natura lantzen duten argazki onenak hautatzen ditu. 2016ko edizioa urtarrilaren 4an jarriko dute martxan eta parte hartzeko epea otsailaren 25era arte egongo da zabalik. Euskal argazkilari profesionalak eta zaleak animatzen joateko, jarraian ikusiko dituzuen irudi ikusgarriak 2015eko kategoria desberdinetako saridunak dira. Irudien edertasunaz gain, bestelako faktoreak ere hartzen dituzte kontuan, adibidez, irudiaren singulartasuna edota argazkilariaren beraren abilidadea.
2015 ABEN. 24