350 aulki huts Gabonetako mahaian

Hiru mahai luze, zenbaki bat osatuz: 350. Beren etxeetan ez daudenen biltoki bihurtu zen Eguberri egunean Usurbilgo Kaleragunea eta «Ez daudenen mahaia» osatu zuten, juxtu euskal etxe gehienetan bazkari berezietarako prestaketak egiten ari ziren unean. Mahai luze batek 3 zenbakiaren forma hartu zuen. Erdikoak, 5 zenbakiarena. Eta, azkenak, 0 zenbakiarena. Hiruretan, plater eta edalontzien ilara luzeak, hutsik, aulkiak noiz beteko zain. «Ahalik eta azkarren», eskatu zuen Juan Mari Olanok, Kalera Kalera ekimena horretarako ari baita lanean.

2016 ABEN. 26