Printzea eta Herria, 7.000 zapata eta hamaika kolore

6.000 zapata zituzten helburu eta 7.000 izan ziren azkenean Irantzu Lekuek sustatutako Printzea eta Herria instalazio artistikoan. Balorazio oso baikorra egin dute Gasteizko kultura arloko murrizketak eta politika arrazistak salatzeaz gain herritarrengan izan duen eraginagatik. «Artearen bidez kultur arloan pairatzen ditugun murrizketak salatzea lortu dugu baita Marotoren bizikidetzaren aurkako kanpaina». Bildutako zapatak Afanis eta Caritas elkarteei eman dizkiete ekimenaren antolatzaileek.

2015 API. 24