Adam Yatesek irabazi du Donostiako Klasikoa eta... ez da konturatu

Donostiako Klasikoaren bukaera anekdotikoa izan da oso, Adam Yatesek (Orica) gurutzatu baitu aurreneko postuan helmuga, baina gerora konturatu da bera izan dela garaile. Van Avermaert aurretik zihoan, baina Yates ez da ohartu motor batek lurrera bota egin duela txirrindulari belgikarra eta bera gelditu dela aurreneko postuan.

2015 ABU. 01