Algaraklown: irrifarrearen terapia ospitaleratutako haurrentzat

Ospitalean ingresatutako umeei poz pixka bat eramatea eta ordu erdiz bada ere deskonektatzen laguntzea. Horra bi hitzetan Algaraklown taldeko pailazoen helburua. Astero astero, klown, ipuin kontalari eta magoek bisita egiten dute Donostiako Unibertsitate Ospitalera, umeen geletan musutruk aritzeko. Lan horren lekuko izan da NAIZ.

2014 ABEN. 23