Arkaitz Rodriguez: «Gure seme-alaben irribarrea izango da gure mendekua»

Arkaitz Rodriguez Logroñoko espetxetik irten da, azken sei urteak preso eman ostean Bateragune auzia dela-eta. Irteeran gogora ekarri du bere eta beste lau kideren espetxeratzea «ezker abertzalearen estrategia aldaketa eteteko» izan zela. Hala ere, azpimarratu du «ez dutela lortuko Euskal Herriak independentzia lortzea». Era berean, bizitzako sei urte «ostu» egin dizkiotela adierazi arren, Bobby Sands gogora ekarriz, «gure seme-alaben irribarrea izango da gure mendekua», sinatu du.

2015 URR. 11