Arles, Tarascon, Marseilla... #espetxeBira

Gaur amaitu du Frantziako espetxeetako birak Marseillako etapa eta bideo honetan jaso du Bagoaz kolektiboak azken bi egunetako laburpena. Arles eta Tarasconeko espetxeetan izan da martxa eta horietan preso diren Asier Ezeiza eta Ibon Goieaskoetxearen senideak ere bertan izan dira. Marseillan hainbat hitzordu izan ditu presoen eskubideen aldeko martxak eta hainbat hautetsi eta eragileetako ordezkarien testigantzak ere jaso dituzte bideo laburpen honetan. 

MAPA: Espetxe bira etapaz etapa

2017 AZA. 22