Berri Txarrak, 'Bakarrik egoteko modu berri bat'
2017/04/24
Loading player...

‘Bakarrik egoteko modu berri bat’ izeneko binilozko single berria larunbatean kaleratu zuen Berri Txarrak taldeak, «Record Store Day» egunerako propio. 10 hazbeteko biniloak bi abesti ditu: 'Belaunaldi bat' The Wipers taldearen bertsioa eta 'Bakarrik egoteko' Berri Txarrak taldearen kanta berria. Azken honek, taldearen YouTube kanalean, 10.000 ikustaldi izan ditu lehen 24 orduetan.

Grabaketa 2017ko urtarrilean egin zen, Cal Pau Recordings masian (Bartzelona), Santi García teknikari zela. Diseinua taldeak berak egin du, Galder Izagirreren argazkiekin.

1.000 aleko edizio mugatua izan da taldearen "Only In Dreams" zigiluaren bitartez ateratakoa eta disko-denda independenteetan baino ezin da lortu.

EUSKAL HERRIKO PARAJEAK | GOTZON ARANBURU
 
Loading player...
 
Loading player...


Arlabanetik hasi eta Makatzgaineraino, udazkeneko ibilaldia Elgeako mendietan. Behe-lainoa bidelagun izanda irudi ederrak eskaintzen ditu lainoen gaineko egun eguzkitsuak.