‘Bilboko Emakume Gazteak’ dokumentala

Bilboko Udalak ekoitzitako film honetan Bilbon jaio edo bizi diren 15 emakume gazteren lekukotasuna jasotzen da. 18 eta 40 urte bitarteko emakume gazteak dira ikus-entzunezkoaren protagonistak. Besteak beste, Katixa Agirre, idazlea; Oihane Albizuri, motorretako pilotua; Oihana Bartra, bertsolaria; Marian de Andrés, gizarte-langilea; Afaf El Haoui, Ahizpatasuna, euskal eta marokotar emakumeen gizarte eta kultura-arloko elkartearen sortzailea; Idoia Fernández, software-arloko multinazional beteko agindutako zerbitzuen begiralea; Liria Fernández, Deustuko Unibertsitateko ikertzailea; June Fernández eta Andrea Momoitio, Pikara Magazineko kazetariak eta koordinatzaileak; Ainhoa Garmendia, industria ingeniaritzako ikaslea, Formula Student proiektuaren barruan; Rosa Jiménez, Sim Romi emakume ijitoen elkarteko burua; Fulé Kambaio, ile-apaintzailea; Adriana Laespada, performance artista eta kantari lirikoa; Natalia Pérez, punk musika; eta Alba Vidal, Youtuberako edukien sortzailea.

2017 MAR. 28