Bote luzea, pilota zaharrena

‘Bote luzea’ bi talderen artean jokatzen den euskal pilota modalitatea da, ezagutzen den zaharrena. Ez du paretarik behar, jokamolde zuzena da, marra jokoa alegia, eta garai batean artzainek jokatzen zuten mendietako belardietan, sakea harri batean eginez. Berreskuratzeko lanetan aurrerapausoak ematen dira, eta txapelketak antolatzen. Zumarragako Zelai Arizti pilotalekuan erakustaldi bat eskaini dute Ipar Euskal Herriko eta Gipuzkoako bote luzeako pilotariek, bosna laguneko taldetan banatuta.

2016 UZT. 05