Burgostik Pasaiara, San Juan baleontziarentzako bikea garraiatzen

Pasaiako Albaolan egiten ari diren San Juan ontzia gero eta osatuago dago, eta arozgintzatik haruntzagoko lanetan ere hasteko ordua bada. Inpermeabilizazioa da horietako bat. Horretarako, XVI. mendean egiten zen bezalaxe, Burgosko Quintanar de la Sierra herritik ekartzen ari dira bikea, behiek eta idiek tiratutako gurdietan. Hemezortzi egun iraungo dituen ibilbide horietako etapa egin du NAIZek itzainekin, Burgosko lurretan barrena.

2016 IRA. 07