‘Denbora’ (teaser)

Otsailaren 18an izango da aurtengo 40 minutu rock jaialdia Durangon. Bere bueltan osatu dute ‘Denbora’ dokumentala asteazkenean 22.00etan izango da ikusgai NAIZen. 

Jaialdiari dagokionez, 10.30ean irekiko dituzte ateak kontzertuei hasiera emateko. Kaotiko, Willis Drummond, Las Tea Party, Arkada Social, Enkore, Hutza, Skakeitan, Ze Esatek!, KOP, Bultz! Anestesia eta Kaos Urbanok osatzen dute kartela. Gainera, egun osoan musika jartzaileak izango dira (Jotatxo, Elepunto eta Alus).

Informazio gehiago: 40minuturock.org

2017 URT. 09