Donostia, Bilbo, Gasteiz... zerutik orain eta 1945ean

Lakuaren Ingurumen eta Lurralde Politika sailak ‘geoEuskadi’ plataforma baliatuz hedatu berri ditu 1945ean EAEko azaleran ateratako aireko argazkiak edo ortoargazkiak. Plataformaren bidez garaiko argazkiak egungoekin alderatu ahal dira zuzenean. 40. eta 50. hamarkadako argazkiak AEBetako armadak ateratakoak dira eta azken urteetan Lakuak berak eta Foru Aldundiek ateratakoekin alderatu ahal dira. Bideoan adibide bat ikus daiteke, egungo San Mamesen lekuan zegoen zelaia eta Bilboko auzo berriak, Ezkerraldearen garapena eta egun BECen kokaleku den eremua, Gasteizko auzo berrien hedapena, Donostiakoena... Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako argazkiak solik argitaratu dituzte kasu honetan, tresna erabiltzeko egin klik hemen.

2016 MAR. 17