Elena Lete Bergarako alkatea, Laboratorium museoaz

XVIII. mendetik aurrera zientzia arloan punta-puntan egon zen Bergara, bertako Errege Seminarioari esker. Europako irakasle onenek irakasten eta ikertzen zuten hemen, eta hementxe aurkitu zuten wolframa Elhuyar anaiek. Gaur egun ere ezinbesteko dirudi ikerketan aurrera egitea, eta bi alderdi horiek, historikoa eta egungo berrikuntza, hartu nahi ditu bere baitan Laboratoriumek, Elena Lete alkateak NAIZ azaldu dionez.

2016 AZA. 11