‘Erresilientzia soinuak’

‘Erresilientzia soinuak’ Mursego eta Vedran Smailovic biolontxelo-jotzaileak ditu protagonista eta Bosnia-Hertzegovinan filmatutako lana da. Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren enbaxada ibiltari den Europa Transit proiektuaren baitan ekoiztu dute dokumentala.

Erresilientzia sustatzeko garaian, musikak duen garrantzia aztertu nahi du Xuban Intxaustik zuzendutako lana eta horretarako Maite Arroitajauregik, Mursegok, Sarajevon eman zituen egunetan oinarritu da.

2017 MAI. 11