Esne Beltzaren lan berriaren making of-a

‘Esna’ lan berria aurkeztu du Esne Beltzak, abenduaren 11n plazaratuko dute baina aurrez Durangoko Azokan eskuratu ahalko da taldearen erakustokian. Bi disko dira guztira, lehena orain hedatuko dute eta bigarrena heldu den urteko maiatzean. Lehen lanean zortzi abesti jaso dituzte eta ‘El Canijo de Jerez’, ‘La Pegatina’, ‘Zoo’ eta ‘Green Valley’-en kolaborazioak izan dituzte, besteak beste. Zer da ‘Esna’? Nola osatu dute? Zergatik? Bidaia berezi honen berri dakarte making of honetan Xabi Solano eta Jon Garmendia ‘Txuriya’-k. Informazio gehiago taldearen Twitter | Facebook | Instagram kontuetan

2015 AZA. 19