‘Esperantzari leiho bat’ eta Oskarbi taldea, 50 urte beteta eta oraindik gazte

Oskarbi taldeak oraintxe bete ditu 50 urte, 1956ko azaroan hasi baitzen kantuan. Ibilbide luzean ehundaka kantaldi eta kontzertu egin dituzte. Lau urtez Ez Dok Amairuren kide izan ziren (1967-1971) eta hamar disko plazaratu dituzte; hamaikagarrena urrian argitaratu dute, ‘Mendira naiz’ izenarekin, eta disko honetako kantak eskaini dituzte Urretxuko kontzertuan, baita ‘Esperantzari leiho bat’ hain ezaguna ere, bideo honetan jasoa.

2016 AZA. 14