Euskomedia: Klik egin eta jakintza pantailan

Kazetariok, irakasleek, ikertzaileek, arlo askotako profesionalek, ikasleek... denok behar ditugu datuak, biografiak, gertaeren kronikak, geure lanerako ezinbestekoak dira-eta. Euskal Herriari buruzko ezagutza base handienetakoa da Euskomedia.org. Zutabe sendoetan oinarrituta, hala nola Auñamendi entziklopedia, Euskomediak etengabe eguneratzen ditu bere edukiak, hainbat formatotan, bai idatzian, bai argazkietan edo bideotan. Lan hau guztia nola egiten duten erakutsi diote NAIZi Usurbilgo egoitzan.

2014 URR. 10