Floridako Dania Jai Alaiko puntista profesionalak, Korrikarekin

Floridako Dania Jai Alai pilotalekuko puntista profesionalek ere bat egin dute Korrikarekin eta bideo hau helarazi dute Euskal Herrira, «eurek ere euskararekin bat datozela ozen esateko». Unai Lekerikabeaskoa ‘Leke’ pilotari gernikarrak hartu du hitza denen izenean. Bideoan parte hartu dute, besteak beste, Manex Urtasun (Irun), Ruben Bailo (Noain), Ibon Aldazabal eta Aimar Aldazabal (Berriatua), Ortzi Goiri ‘Txasio’ (Zarautz), Odei Mintegia eta Xabier Barandika (Gernika-Lumo), Iñaki García ‘Garita’ (Durango), Israel Asiain (Cabanillas), Eñaut Salegi, Jon Zabala eta Jokin Arbe (Markina-Xemein), Endika Madarieta ‘Elgezabal’ (Ea), Iker Foronda (Gasteiz) eta Jagoba Narbartek (Orereta-Errenteria).

2017 MAR. 30