Frankistek hildako lau herritar eta maki bat omendu dituzte Zegaman

1936 eta 1944 bitartean frankistek hildako lau herritar eta maki bat omendu dituzte gaur goizean Zegamako hilerrian. Hildakoak Gregorio Arizkorreta, Zelestino Azurmendi, Eugenio Etxeberria, Jose Sanchez eta Gregorio Sarasola ziren. Ekitaldian, horietako bakoitzaren heriotza nola gertatu zen azaldu du Angel Irigorasek, ‘Herri zapalkuntzaren lekuko batzuk (II)’ liburuaren egileak

2017 IRA. 23