‘Gaur irekiko ditu ateak’, ‘Euskaldunon Egunkaria’-ren sorreraz

Abenduak 6, 21.30, NAIZen ikusgai izango da ‘Euskaldunon Egunkaria’-ren sorrera hizpide duen dokumentala, Eriz Zapirainek zuzendu duen ‘Gaur irekiko ditu ateak’. Hamaika Telebistak ekoitzitako lana hainbat euskal hedabidetan eskainiko da egun eta ordu berean, bideo promozioa da hemen ikus dezakezuena. 

Sinopsia:

2003an Espainiako gobernuak euskaraz idatzitako egunkari bakarra ixteko agindu zuen: Euskaldunon Egunkaria. Egunkaria itxi eta bere zuzendaritzako partaideak torturatu egin zituzten. ETAko kide zirela esan zuten. 7 urte beranduago, epaiketan, salaketa horien zentzugabetasuna frogatu zen: akusatu guztiak absolbituak izan ziren. Dokumental hau ez da ordea bidegabekeria tamalgarri horien bilduma; lehenengo euskarazko egunkariaren sorrera pozgarri eta itxaropentsua dauka hizpide.

Fitxa teknikoa:

Zuzendaria: Eriz Zapirain
Ekoizle eragilea: Iñaki Uria
Gidoia: Eriz Zapirain
Argazki zuzendaria: Juantxo Sardon
Soinua: Juanlu Eguzkiza
Musika: Napoka Hiria

2016 ABEN. 05